jueves, 20 de octubre de 2011

EGILE TRESNAK

        Egile tresnak ikasketa-inguru dinamiko bat sortzeko lan multimedia eta konstruktibista bideratzen duen aplikazioa da. Bere funtzionalitateen artean aipagarriena jarduera eta aplikazio txikiak sortzearen aukera da. Egile tresnek modulu ezberdinez hornitzen gaituzte, beraien bitartez jarduerak antolatu, osagai ezberdinak elkarri lotu eta landu nahi ditugun helburu, ezaguera eta trebetasunak egokitzeko aukerak izango ditugu.

  • Ardora,web orrialdeetan ariketa ezberdinak (gurutzegramak, hizki-sopak, erlojuak, panel grafikoak...) modu erraz batean sortzea ahalbidetzen du. Hizkuntza  anitzetan aurki daiteke aplikazio hau. Jarduera asko aurki daitezke bertan

  • Cuadernia 2.0, hezkuntzara bideratutako multimedia materialak sortzeko  eta zabaltzeko erabiltzen da. Ezagutza informatikoak ez dituzten irakasleak  erabiltzeko aukera dutelarik.

  •  Hot potatoes, hezkuntzan erabiltzeko ariketa desberdinak (hitzak lotu, gurutzegramak, bikoteak osatu)sortzeko sistema da. Ariketa hauek, ondoren, web gune konkretu batzuk erabiliz ikasleek burutu ditzakete.

  • JClic, hezkuntza ariketa ezberdinak sortzeko(buruhausteak, erlazio ariketak, hitz gurutzatuak) aplikazio informatiko ezberdinez osaturiko programa da.

jueves, 13 de octubre de 2011

VIDEOJOKUA DIDAKTIKOA


CIFRAS oso material interesgarria iruditu zaigu lehen hezkuntzan lehen eta bigarren zikloretan  matematikako material osagarri bezela erabiltzeko ariketa anitz dituelako. Gainera, jokoa oso bisuala da eta ariketak egiteko garaian animazio eta soinua, bigarren hau ez oso landua, erabiltzen ditu. Horretaz gain, ariketak istorio ezberdinen bidez kohesionaturik daude, hauek haurren eguneroko testuinguruan kokatzen ditu ere. ziklo ezberdinetan aritzeko ariketa ugari dituenez beharrezko da irakasleak klasea eman aurretik landuko diren ariketak modu egokian hautatzea. Horretarako maisuari zuzenduko txoko bat badago, bertan ariketen  unitate didaktikoa eta informazio osagarri ugari daude maisu orientatzeko. Komunitatera zuzendutako txokoa ere aurkitu ditzakegu, honetan jokoaren informazio eta hezkuntza arloko link gomendagarriak aurkezten digute.