sábado, 14 de enero de 2012

KONPETENTZIA DIGITALA sintesia

Ikaskuntza Eskenatokia: Gela eta IKTak (sintesia)

LANKIDETZA IKASKUNTZA sintesia

Gaur egun, lankidetza hitz gakoa bihurtu da gizartean. Lankidetzari laguntzen dioten teknologi berri ugari sortu dira, gehienak 2.0 teknologia erabiltzen dute. Ikaskuntzan lankidetza ere garrantzi handia hartu egin du eta oso azkar hazten ari da. Gizartean bezala ikaskuntzan ere baliabide ugari aurkitu ditzakegu, lankidetza  bultzatzeko.

Baliabide gehienek ordenagailua beharrezkoa dute erabiliak izateko. Ordenagailuaren elementurik garrantzitsuena sistema eragilea daukagu, izan ere, elementu honek, hardware, software eta erabiltzailearen arteko komunikazioa errazten du. Sistema eragile nagusienak Microsoft Windows, Mac OS, GNU/Linux dira.

Lankidetzarako beste baliabide garrantzitsua sareak dira. Izan ere, beharrezkoa dugu beste ordenagailuekin konektatzea lankidetzan aritzeko. Sareak ordenagailuen arteko konexioak errazten duten hainbat software eta hardware osatzen dituzte. Horrela, erabiltzaile ugari beraien artean informazio trukatzea lortzen dugu.

Eskoletan teknologia erabiltzea gauza nahiko berria da. Honek, arazo ugari ekar dezake metodologia egoki bat erabiltzen ez badugu. Baina ikusi daiteke metodologia egoki batekin oso emaitza onak lortu daitekeela, adibidez “Escuelas para el pensamiento”.  Proiektu honetan teknologia erabiltzen dute, arazo garrantzitsuak aurkezteko eta taldetan konpontzeko; ikasleei ikaskuntza ahalbidetzen duen baliabideak emateko; hausnarketa era errebisiorako aukerak sortzeko eta gelaren isolamendua gainditzeko, hau da, ikasle eta irakasleak beste komunitateekin konektatuz. Ikusten dugunez, teknologiak ikasleen eta irakasleen arteko komunikazioa erraztu eta lankidetza bultzatzen du.

Ikusten dugunez eskola batean IKT-ak oso aproposak izan daiteke. Baina, kontuz ibili behar da, nahiz eta, eskola berritzaile eta modernoa bihurtu, ardura handiak dakar. Ikt-ei probetxua ateratzeko plan apropos bat sortu eta jarraitu behar da. ikuspegi egoki bat “CSCL” izango zen. Bertan, kolaborazioaren bitartez ikasleek gaitasun indibidual eta taldekoak lortzen dituzte. “CSCL” laguntzen duten baliabideak anitzak dira, baina maisuak jakin behar du zein erabili behar dituen. "CSCL" bat aurrera eramateko  ezaugarriak:
-          Bere erabilera erraza eta eraginkorra izan behar da.
-          Materialen, egituren eta edukien berrerabilpena.
-          Pertsonen kudeaketa erraztu behar du.
-          Materialak eta informazioa antolatzeko gai izan behar da.
-          Ikaslearen ebaluazioa erraztu behar du.
-          Produktu zehatzen generazioa onartu behar du.
-          Prozesuaren ebaluazioa erraztu behar du.
    Baliabide gehienak Web 2.0 teknologia erabiliko dute. Web 2.0 teknologiak trukatze interdirekzionalak erabiltzen ditu hau da. Erabiltzaileak datuak eskuratzeaz gain bere besteen datuak eraldatu eta konpartitu ditzake. Honek lankidetza asko erraztu du.

Beraz, lankidetzarako baliabide ugari daude gaur egun. Baina garrantzitsuena hauen erabilpen arduratsu eta egokia izatea da.