Hasiera batean pentsatzen genuen, teknologiak erabiltzen jakitearekin nahikoa zela, baina konturatu gara hau ez dela horrela. Irakasleak, teknologia erabiltzeaz gain, bere ikasleei erabilera arduratsua helarazi behar die ere.
Teknologiak ezagutzea eta erabiltzea ez da nahikoa gaur egungo irakasle batentzat. Izan ere, teknologia tresna bat da eta tresna guztiak bezala erabilpen egokia eta arduratsua behar da, bestela, erabilpen desegokia aurki ditzakegu, hala nola, bulling-a, .Hikikomori...
Horrexegatik irakaslea formakuntza zabala eduki behar du, konpetentzia ugari lortuz. Irakasleak formatzerakoan teknologien erabilpen arduratsua eta egokia ikasi behar du eta ikasleei erabilpen hori irakasten gai izan ere
Beste aldetik, teknologien erabilpena irakasterakoan ezin dugu modu mekanikoan irakatsi, tresna bat denez, tresnaren funtzioa irakatsi behar dugu eta horrela ikasleak arazo ezberdinen aurrean tresnaren erabilpen ezberdinak izateko gai izango da.