Mostrando entradas con la etiqueta Ulertu. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Ulertu. Mostrar todas las entradas

jueves, 15 de diciembre de 2011

ZER DA LANKIDETZA?


Helburu berarekin pertsona bat baino gehiagoko talde bat elkarlanean aritzean lankidetza sortzen da.
Pertsonen artean lana banatu egiten da eta koordinazio bat eramaten da bereien artean azkenean lan bat lortu arte. Lana egiterakoan komnunikazioa egoon behar da lankideen artean adostasunera iristeko.

sábado, 3 de diciembre de 2011

ZER LORTU NAHI DU ESKOLA 2.0?

Programa honen helburua hay da: egungo gazteei etorkizun hoberena eskaintzea.
Horretarako, Hezkuntza Ministerioak 2009an lau urteko plan hau martxan jarri zuen. Hauek dira plan horren ezaugarriak:
  • Dotazioa: 5º- 6º L.H. eta 1º-2º D.B.H.ko umeei ordenagailu portatilak eskaintzea.
  • Formakuntza: irakasleriari zuzendutako kurtsoak eskaintzea.
  • Baliabideak esta edukiak: Eskoleei ordenagailu gelak, arbel digital elkarreragileak eta beste baliabide teknologikoak ematea.

jueves, 1 de diciembre de 2011

MULTIALFABETIZAZIOA

Ikusentzunezko teknologiaren berri edukiaz eta teknologia horren erabilpen egokia eginez, informazioa eraldatzeko gai izatea.
Guk, multialfabetizazioa hiru ataletan banatzen dugu: 
  • Ikusentzunezko Alfabetizazioa: Ikusentzunezko materialak erabiltzea gaur egungo ezagutzaren gizartearen oinarri bat da.
  • Alfabetizazio Teknologikoa: Aurrerapen teknologikoak egunerokotasunean integratzean datza. Eskolarteko lankidetzan eta emozioak lantzerakoan adibidez.
  • Informazioaren alfabetizazioa: Jasotzen dugun informazio guztia era egokian erabiltzeko eraldatu behar dugu eta horretarako gure esku dauden aplikazio informatikoak (beste tresna batzuen artean) menperatu behar ditugu.

PRESTAKUNTZA BEHARREKO ZERRENDA


Hau da prestakuntza beharren zerrenda
  • Konpetentzia digitalak.
  • Informazioa nola bilatu ikastea.
  • Informazioa eta teknologia bilaketarako beharrezko diren gaitasun instrumentalak jasotzea.
  • Komunikazio eta informazioarekiko jarreren, baloreen eta praktika sozial eta etikoen garapena.
  •  Ofimatika.
  • Multialfabetismoa.
  •  Informazioa moldatzen jakitea.
  •  IKTak estatu nazionalaren zerbitzura dauden instituzioak dira, helburutzat, hiritarrak bertako ezagutzak bereganatzea duelarik.
  •  Kontuan hartu behar da instituzio hauek gizarte industrialerako sortuak direla.
  • Arbela digitalaren erabilera.
  • Web 2.0.
  • IKTak eta emozioak.
  • IKTak eta jakintza arloak.

jueves, 13 de octubre de 2011

VIDEOJOKUA DIDAKTIKOA


CIFRAS oso material interesgarria iruditu zaigu lehen hezkuntzan lehen eta bigarren zikloretan  matematikako material osagarri bezela erabiltzeko ariketa anitz dituelako. Gainera, jokoa oso bisuala da eta ariketak egiteko garaian animazio eta soinua, bigarren hau ez oso landua, erabiltzen ditu. Horretaz gain, ariketak istorio ezberdinen bidez kohesionaturik daude, hauek haurren eguneroko testuinguruan kokatzen ditu ere. ziklo ezberdinetan aritzeko ariketa ugari dituenez beharrezko da irakasleak klasea eman aurretik landuko diren ariketak modu egokian hautatzea. Horretarako maisuari zuzenduko txoko bat badago, bertan ariketen  unitate didaktikoa eta informazio osagarri ugari daude maisu orientatzeko. Komunitatera zuzendutako txokoa ere aurkitu ditzakegu, honetan jokoaren informazio eta hezkuntza arloko link gomendagarriak aurkezten digute.

jueves, 22 de septiembre de 2011

Zer dira IKT-ak eta zertarako balio dute eskola testuinguruak?

Beste pertsonen informazioa eta guk daukaguna elkar trukatzeko erabiltzen ditugun hardware, software eta  zerbitzuak osatzen dute IKT-eak.
Informazio ugari jasotzen dute, eta hau antolatzeko IKT-eak oso erabilgarriak dira. Eta beste aldetik ikasleak beraiek egin dituzten lanak besteekin konpartitzeko.
Baita ere ikastetxeen barne antolakuntzarako ere erabiltzen dira.

miércoles, 21 de septiembre de 2011

Aurre ezagutzak analizatu

• Zer nolako garrantzia dute IKTak egungo gizartean?
Handia. Gure iritziz teknologia ez duenak eta erabiltzen ez dakienak atzean geratzen baita, gaur egun beharrezkoa baita irakaskuntzan eta baita bizitzan orokorrean ere aurrera jarraitzeko. Edozein lekutan zaudela teknologia dago eta ondorioz, nahitaezkoa da.


• Zeintzuk dira konpetente den irakasle baten oinarriak? Banaiz?
 Oinarri minimo batzuk maneiatzen ditugu, esate baterako, egunerokotasunean erabiltzen ditugunak. Hala nola, Office programak(Word, Power Point, Excel), korreoak, blogak,...