Mostrando entradas con la etiqueta Lankidetza ikaskuntza. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Lankidetza ikaskuntza. Mostrar todas las entradas

sábado, 14 de enero de 2012

LANKIDETZA IKASKUNTZA sintesia

Gaur egun, lankidetza hitz gakoa bihurtu da gizartean. Lankidetzari laguntzen dioten teknologi berri ugari sortu dira, gehienak 2.0 teknologia erabiltzen dute. Ikaskuntzan lankidetza ere garrantzi handia hartu egin du eta oso azkar hazten ari da. Gizartean bezala ikaskuntzan ere baliabide ugari aurkitu ditzakegu, lankidetza  bultzatzeko.

Baliabide gehienek ordenagailua beharrezkoa dute erabiliak izateko. Ordenagailuaren elementurik garrantzitsuena sistema eragilea daukagu, izan ere, elementu honek, hardware, software eta erabiltzailearen arteko komunikazioa errazten du. Sistema eragile nagusienak Microsoft Windows, Mac OS, GNU/Linux dira.

Lankidetzarako beste baliabide garrantzitsua sareak dira. Izan ere, beharrezkoa dugu beste ordenagailuekin konektatzea lankidetzan aritzeko. Sareak ordenagailuen arteko konexioak errazten duten hainbat software eta hardware osatzen dituzte. Horrela, erabiltzaile ugari beraien artean informazio trukatzea lortzen dugu.

Eskoletan teknologia erabiltzea gauza nahiko berria da. Honek, arazo ugari ekar dezake metodologia egoki bat erabiltzen ez badugu. Baina ikusi daiteke metodologia egoki batekin oso emaitza onak lortu daitekeela, adibidez “Escuelas para el pensamiento”.  Proiektu honetan teknologia erabiltzen dute, arazo garrantzitsuak aurkezteko eta taldetan konpontzeko; ikasleei ikaskuntza ahalbidetzen duen baliabideak emateko; hausnarketa era errebisiorako aukerak sortzeko eta gelaren isolamendua gainditzeko, hau da, ikasle eta irakasleak beste komunitateekin konektatuz. Ikusten dugunez, teknologiak ikasleen eta irakasleen arteko komunikazioa erraztu eta lankidetza bultzatzen du.

Ikusten dugunez eskola batean IKT-ak oso aproposak izan daiteke. Baina, kontuz ibili behar da, nahiz eta, eskola berritzaile eta modernoa bihurtu, ardura handiak dakar. Ikt-ei probetxua ateratzeko plan apropos bat sortu eta jarraitu behar da. ikuspegi egoki bat “CSCL” izango zen. Bertan, kolaborazioaren bitartez ikasleek gaitasun indibidual eta taldekoak lortzen dituzte. “CSCL” laguntzen duten baliabideak anitzak dira, baina maisuak jakin behar du zein erabili behar dituen. "CSCL" bat aurrera eramateko  ezaugarriak:
-          Bere erabilera erraza eta eraginkorra izan behar da.
-          Materialen, egituren eta edukien berrerabilpena.
-          Pertsonen kudeaketa erraztu behar du.
-          Materialak eta informazioa antolatzeko gai izan behar da.
-          Ikaslearen ebaluazioa erraztu behar du.
-          Produktu zehatzen generazioa onartu behar du.
-          Prozesuaren ebaluazioa erraztu behar du.
    Baliabide gehienak Web 2.0 teknologia erabiliko dute. Web 2.0 teknologiak trukatze interdirekzionalak erabiltzen ditu hau da. Erabiltzaileak datuak eskuratzeaz gain bere besteen datuak eraldatu eta konpartitu ditzake. Honek lankidetza asko erraztu du.

Beraz, lankidetzarako baliabide ugari daude gaur egun. Baina garrantzitsuena hauen erabilpen arduratsu eta egokia izatea da.

viernes, 13 de enero de 2012

ZE TRESNA TEKNOLOGIKOEK LAGUNDU EGITEN GAITUZTE LANKIDETZA MODUAN IKASTEKO?


Denbora aurrera pasa ahala baliabide teknologiko gehiago daude gure gizartean. Blogean aipatutako zerbitzu eta tresna hauek oso baliagarriak izan daitezke, baina neurri batean.
Ikasle moduan, tresna teknologikoen saturazioa sentitu dezakegu, ordu asko pasatzen ditugulako ordenagailuaren aurrean. Sarritan ez dira batere ondo erabiltzen tresna hauek eta horrela kalte egiten diote alde batetik ikasleari, beste batetik, irakasleari, eta ikasle-ikasle nahiz ikasle-irakasleen arteko komunikazioari. Esaterako, kurtso hauetan zehar ikusi dugunez, irakasle batzuek “power point”-eko diapositibak irakurtzen zituzten klaseak emateko, ahozko komunikazioari garrantzia gutxiago emanez, beraz, ikasle batzuk zailtasunak zituzten azalpenak jarraitzeko eta arreta mantentzeko. Klase guztietara joan arren, moodle-en agertzen ziren egin behar ziren gauza guztiak.
Tresna mota egokia, kantitate egokian eta modu egokian erabiliz, tresna teknologikoak oso baliagarriak izan daitezke. Irakasleari lana errazten dio, eta ikasleari asko lagundu. Komunikazioa eta lana erraztu dezake tresna hauen erabilpen egokiak, baina tresnak dira soilik, lanerako tresnak. Informazioa lortzeko, informazioa biltzeko, informazioa pasatzeko, komunikatzeko balio dute. Irakaskuntza-ikaskuntza prozesuan lagungarri diren tresnak dira.
        Gaur egungo gizartea, informazioaren gizartea da eta honek, irakaslearen funtzioa aldatu du. Irakaslea ez da lehen bezala, lehen informazio iturri bakarra zen, liburuez gain, gaur egun, internetek egiten duen tresnen eskaintza zabala hor dago. Irakaslearen lana, teknologia berri hauen erabilpena sustatzea izango da. Horretarako irakasleak ere ikasi egin behar du: alde batetik, teknologiaren mundu zabalean murgildu beharko da eta bere erabilpenerako prestatu; beste aldetik, IKT-en erabilpenen hausnarketa egin beharko du.

jueves, 15 de diciembre de 2011

ZER DA LANKIDETZA?


Helburu berarekin pertsona bat baino gehiagoko talde bat elkarlanean aritzean lankidetza sortzen da.
Pertsonen artean lana banatu egiten da eta koordinazio bat eramaten da bereien artean azkenean lan bat lortu arte. Lana egiterakoan komnunikazioa egoon behar da lankideen artean adostasunera iristeko.

jueves, 29 de septiembre de 2011

Ze tresna teknologikoek lagundu egiten gaituzte lankidetza moduan ikasteko?


Lankidetzan pertsonen multzo bat beraien artean lan egiten  dute helburu bat lortzeko. Bertan hainbat rol banatzen dira, funtzio ezberdinetarako.lankidetza emateko komunikazioa eta koordinaketa beharrezkoa dira.
 Hau sustatzeko eta ahalbidetzeko hainbat tresnen erabilera oso aproposa da.
·          Posta elektronikoa
·         Blog-a
·         Sare sozialak
·         Ofimatika (Powe point)
·         Telefonoak
·         Artxiboak konpartitzeko zerbitzuak(Docs …)
·         Ordenagailua ( portatilak eta mahaikoa)
·         Sare lokala eta wifi
·         Internet
·         Projektorea eta PDI
·         Chat-a
·         Video konferentzia(skype)
·         Eztabaidai guneak
·         Webcam
·         Testu inguru birtualak
·         Argazkia kamara
·         Argazkia gorde eta tratatzeko zerbitzuak(picassa)
·         Egutegiak konpartitzeko zerbitzuak
·         Web 2.0