Denbora aurrera pasa ahala
baliabide teknologiko gehiago daude gure gizartean. Blogean aipatutako zerbitzu
eta tresna hauek oso baliagarriak izan daitezke, baina neurri batean.
Ikasle moduan, tresna
teknologikoen saturazioa sentitu dezakegu, ordu asko pasatzen ditugulako
ordenagailuaren aurrean. Sarritan ez dira batere ondo erabiltzen tresna hauek
eta horrela kalte egiten diote alde batetik ikasleari, beste batetik, irakasleari,
eta ikasle-ikasle nahiz ikasle-irakasleen arteko komunikazioari. Esaterako, kurtso
hauetan zehar ikusi dugunez, irakasle batzuek “power point”-eko diapositibak
irakurtzen zituzten klaseak emateko, ahozko komunikazioari garrantzia gutxiago
emanez, beraz, ikasle batzuk zailtasunak zituzten azalpenak jarraitzeko eta
arreta mantentzeko. Klase guztietara joan arren, moodle-en agertzen ziren egin
behar ziren gauza guztiak.
Tresna mota egokia, kantitate
egokian eta modu egokian erabiliz, tresna teknologikoak oso baliagarriak izan
daitezke. Irakasleari lana errazten dio, eta ikasleari asko lagundu. Komunikazioa
eta lana erraztu dezake tresna hauen erabilpen egokiak, baina tresnak dira
soilik, lanerako tresnak. Informazioa lortzeko, informazioa biltzeko,
informazioa pasatzeko, komunikatzeko balio dute. Irakaskuntza-ikaskuntza prozesuan
lagungarri diren tresnak dira.
Gaur
egungo gizartea, informazioaren gizartea da eta honek, irakaslearen funtzioa
aldatu du. Irakaslea ez da lehen bezala, lehen informazio iturri bakarra zen,
liburuez gain, gaur egun, internetek egiten duen tresnen eskaintza zabala hor
dago. Irakaslearen lana, teknologia berri hauen erabilpena sustatzea izango da.
Horretarako irakasleak ere ikasi egin behar du: alde batetik, teknologiaren
mundu zabalean murgildu beharko da eta bere erabilpenerako prestatu; beste
aldetik, IKT-en erabilpenen hausnarketa egin beharko du.
No hay comentarios:
Publicar un comentario