Egile tresnak ikasketa-inguru dinamiko bat sortzeko lan multimedia eta konstruktibista bideratzen duen aplikazioa da. Bere funtzionalitateen artean aipagarriena jarduera eta aplikazio txikiak sortzearen aukera da. Egile tresnek modulu ezberdinez hornitzen gaituzte, beraien bitartez jarduerak antolatu, osagai ezberdinak elkarri lotu eta landu nahi ditugun helburu, ezaguera eta trebetasunak egokitzeko aukerak izango ditugu.
Ardora,web orrialdeetan ariketa ezberdinak (gurutzegramak, hizki-sopak, erlojuak, panel grafikoak...) modu erraz batean sortzea ahalbidetzen du. Hizkuntza anitzetan aurki daiteke aplikazio hau. Jarduera asko aurki daitezke bertan
Cuadernia 2.0, hezkuntzara bideratutako multimedia materialak sortzeko eta zabaltzeko erabiltzen da. Ezagutza informatikoak ez dituzten irakasleak erabiltzeko aukera dutelarik.
Hot potatoes, hezkuntzan erabiltzeko ariketa desberdinak (hitzak lotu, gurutzegramak, bikoteak osatu)sortzeko sistema da. Ariketa hauek, ondoren, web gune konkretu batzuk erabiliz ikasleek burutu ditzakete.
JClic, hezkuntza ariketa ezberdinak sortzeko(buruhausteak, erlazio ariketak, hitz gurutzatuak) aplikazio informatiko ezberdinez osaturiko programa da.