viernes, 13 de enero de 2012
NOLA DISEINATZEN DITUT IRAKASKUNTZA-IKASKUNTZA PROZESU BERRITZAILEA IKT-EN LAGUNTZAREKIN?
Gaur egun, IKT-en hazkuntza eman da hezkuntza
munduan. Honek, hezkuntzan erabili ditzakegun tresna asko sorrarazi du, tresna
hauek, irakasleen eskura egotea ere. Hau da, baliabide gutxi behar dira
erabiliak izateko eta ez da beharrezkoa informatikako ezaguera handirik izatea.
Irakasleek beraien esku daukate material
digital ugari interneten. Gehienak, erakunde publiko eginiko proiektuak dira
eta profesional ugari daude atzean. Gainera, irakaslearen erosotasunarentzat
gida didaktikoak daukate eskuragai eta bertan kontsultatu dezakete duda
guztiak.
Beste aldetik, irakasleak berak
material digitala sortu dezake, horrela bere helburu eta edukiak kontuan
izanik. Horretarako, egile tresnak ugari daude eskuragarri, gehienak,
informatika ezaguera minimoak eskatzen dituzte. Gainera egile tresna ugari
erabiltzeko ez dira behar baliabide handirik eta askok doakoak dira.
Beraz ikusi dugunez, ez da batere
zaila material digitalak eskuratzea. Arazo handiena, erabilpenari dagokio, izan
ere, ikasleekin lan egingo dugu eta 20 ikasle ordenagailu askotan kontrolatzea
zaila bihurtu daiteke. Izan ere, ordenagailuak erabiltzeko, erabilpena jakitea
ez da behar den gauza bakarra. Jarrera
egoki eta arduratsu bat ere beharrezko da, irakasleak gai izan behar da jarrera
hori bultzatzeko eta kontrolatzeko. Hala eta guztiz ere, gu material digitala
erabiliko dugu irakasleak izaterakoan. Ikusten baitugu, oso jarduera egokiak
eta eduki eta helburuetara atxikitzen direnak sortu daitezkeela. Gainera,
ordenagailua arekin oso material erakargarria eta motibagarria sortu daitezke.
ZE TRESNA TEKNOLOGIKOEK LAGUNDU EGITEN GAITUZTE LANKIDETZA MODUAN IKASTEKO?
Denbora aurrera pasa ahala
baliabide teknologiko gehiago daude gure gizartean. Blogean aipatutako zerbitzu
eta tresna hauek oso baliagarriak izan daitezke, baina neurri batean.
Ikasle moduan, tresna
teknologikoen saturazioa sentitu dezakegu, ordu asko pasatzen ditugulako
ordenagailuaren aurrean. Sarritan ez dira batere ondo erabiltzen tresna hauek
eta horrela kalte egiten diote alde batetik ikasleari, beste batetik, irakasleari,
eta ikasle-ikasle nahiz ikasle-irakasleen arteko komunikazioari. Esaterako, kurtso
hauetan zehar ikusi dugunez, irakasle batzuek “power point”-eko diapositibak
irakurtzen zituzten klaseak emateko, ahozko komunikazioari garrantzia gutxiago
emanez, beraz, ikasle batzuk zailtasunak zituzten azalpenak jarraitzeko eta
arreta mantentzeko. Klase guztietara joan arren, moodle-en agertzen ziren egin
behar ziren gauza guztiak.
Tresna mota egokia, kantitate
egokian eta modu egokian erabiliz, tresna teknologikoak oso baliagarriak izan
daitezke. Irakasleari lana errazten dio, eta ikasleari asko lagundu. Komunikazioa
eta lana erraztu dezake tresna hauen erabilpen egokiak, baina tresnak dira
soilik, lanerako tresnak. Informazioa lortzeko, informazioa biltzeko,
informazioa pasatzeko, komunikatzeko balio dute. Irakaskuntza-ikaskuntza prozesuan
lagungarri diren tresnak dira.
Gaur
egungo gizartea, informazioaren gizartea da eta honek, irakaslearen funtzioa
aldatu du. Irakaslea ez da lehen bezala, lehen informazio iturri bakarra zen,
liburuez gain, gaur egun, internetek egiten duen tresnen eskaintza zabala hor
dago. Irakaslearen lana, teknologia berri hauen erabilpena sustatzea izango da.
Horretarako irakasleak ere ikasi egin behar du: alde batetik, teknologiaren
mundu zabalean murgildu beharko da eta bere erabilpenerako prestatu; beste
aldetik, IKT-en erabilpenen hausnarketa egin beharko du.
ESKOLA ETA IKTAK: ONDORIOEN IDAZKETA
Gaur
egungo hezkuntzan gero eta tresna teknologiko gehiago erabiltzen dira:
ordenagailuak, bideoak, telebistak, arbela digitalak, portatilak, web orrialdeak,
etab.
Gizarte
informatiko honetan bizi garenez, eskolak ere mundu berri honetara egokitu
dira. Irakasleek beraien klaseak prestatzeko laguntza tresna bezala erabiliko
dituzte ordenagailua, proiektorea eta arbel digitala adibidez. Haurrak gauza
hauek guztiak erabiltzen ikasi behar dute, horregatik, irakasleak tresna horien
funtzionamendua azaltzen jakin behar dute. Ikasleek tresna horien
funtzionamendua ikasteko modu egokiena, trenen erabilpena dela uste dugu. Adibidez
lan desberdinen aurkezpenak egiterako garaian, arbela digitalak erabiltzea
komenigarria izango lirateke.
Praktiketan
egon gara, eta konturatu gara errealitatea ez dela teoria bezala. Gela asko
daude arbela digitala gabe, gehienetan gela bat dago informatikako gela dena,
eta bertan gauza guztiak daude. Maila bakoitzaren gelatan ordenagailu bat
aurkitu dezakegu, bi gehienez. Eta arbela digitala 5. eta 6.mailako klaseetan
soilik. Gainera ikasleak ezin dira joan ordenagailu gelara nahi dutenean,
bakarrik irakasleak esaten duenean.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)