viernes, 13 de enero de 2012

NOLA DISEINATZEN DITUT IRAKASKUNTZA-IKASKUNTZA PROZESU BERRITZAILEA IKT-EN LAGUNTZAREKIN?


            Gaur egun, IKT-en hazkuntza eman da hezkuntza munduan. Honek, hezkuntzan erabili ditzakegun tresna asko sorrarazi du, tresna hauek, irakasleen eskura egotea ere. Hau da, baliabide gutxi behar dira erabiliak izateko eta ez da beharrezkoa informatikako ezaguera handirik izatea.
            Irakasleek beraien esku daukate material digital ugari interneten. Gehienak, erakunde publiko eginiko proiektuak dira eta profesional ugari daude atzean. Gainera, irakaslearen erosotasunarentzat gida didaktikoak daukate eskuragai eta bertan kontsultatu dezakete duda guztiak.
            Beste aldetik, irakasleak berak material digitala sortu dezake, horrela bere helburu eta edukiak kontuan izanik. Horretarako, egile tresnak ugari daude eskuragarri, gehienak, informatika ezaguera minimoak eskatzen dituzte. Gainera egile tresna ugari erabiltzeko ez dira behar baliabide handirik eta askok doakoak dira.
            Beraz ikusi dugunez, ez da batere zaila material digitalak eskuratzea. Arazo handiena, erabilpenari dagokio, izan ere, ikasleekin lan egingo dugu eta 20 ikasle ordenagailu askotan kontrolatzea zaila bihurtu daiteke. Izan ere, ordenagailuak erabiltzeko, erabilpena jakitea ez da behar den gauza  bakarra. Jarrera egoki eta arduratsu bat ere beharrezko da, irakasleak gai izan behar da jarrera hori bultzatzeko eta kontrolatzeko. Hala eta guztiz ere, gu material digitala erabiliko dugu irakasleak izaterakoan. Ikusten baitugu, oso jarduera egokiak eta eduki eta helburuetara atxikitzen direnak sortu daitezkeela. Gainera, ordenagailua arekin oso material erakargarria eta motibagarria sortu daitezke.

No hay comentarios:

Publicar un comentario