miércoles, 21 de septiembre de 2011

Lehen Hezkuntzako irakasle bezela, ze formakuntza teknologiko behar dut?

Gure ustez, irakaslearen formakuntza teknologikoa garrantzitsua da. Irakasleak formakuntza teknologiko gutxieneko bat izan behar du. Eta gure iritziz, minimo horretan sartzen da ordenagailuei buruzko jakituria bat izatea eta ordenagailuen programen (Word, Power Point, Excel,...) erabilera egokia ere. Baina hori bakarrik ez da nahikoa, irakasleak ere jakin behar du bere ezagutzak ikasleei helarazten.

Azken hau ez da gauza erraza, baina bai oso garrantzitsua, txikitatik oinarri teknologiko batzuk hartzea oso garrantzitsua baita. Gerora gauza askotan lagungarria izango delako.

Ordenagaiulez gain, klasean arbel elektronikoak erabiltzen dira eta hauek interesgarriak direla iruditzen zaizkigu ikasleei betiko monotoniatik atera eta ikasi beharrekoa beste era batean irakasteko. Azken hauek, Power Pointari bezelako ordenagailuko programei loturik daude, klase osoaren aurrean horrelako arbelean bitartez erakutsiak izaten baitira.

Aurre ezagutzak analizatu

• Zer nolako garrantzia dute IKTak egungo gizartean?
Handia. Gure iritziz teknologia ez duenak eta erabiltzen ez dakienak atzean geratzen baita, gaur egun beharrezkoa baita irakaskuntzan eta baita bizitzan orokorrean ere aurrera jarraitzeko. Edozein lekutan zaudela teknologia dago eta ondorioz, nahitaezkoa da.


• Zeintzuk dira konpetente den irakasle baten oinarriak? Banaiz?
 Oinarri minimo batzuk maneiatzen ditugu, esate baterako, egunerokotasunean erabiltzen ditugunak. Hala nola, Office programak(Word, Power Point, Excel), korreoak, blogak,...