miércoles, 21 de septiembre de 2011

Lehen Hezkuntzako irakasle bezela, ze formakuntza teknologiko behar dut?

Gure ustez, irakaslearen formakuntza teknologikoa garrantzitsua da. Irakasleak formakuntza teknologiko gutxieneko bat izan behar du. Eta gure iritziz, minimo horretan sartzen da ordenagailuei buruzko jakituria bat izatea eta ordenagailuen programen (Word, Power Point, Excel,...) erabilera egokia ere. Baina hori bakarrik ez da nahikoa, irakasleak ere jakin behar du bere ezagutzak ikasleei helarazten.

Azken hau ez da gauza erraza, baina bai oso garrantzitsua, txikitatik oinarri teknologiko batzuk hartzea oso garrantzitsua baita. Gerora gauza askotan lagungarria izango delako.

Ordenagaiulez gain, klasean arbel elektronikoak erabiltzen dira eta hauek interesgarriak direla iruditzen zaizkigu ikasleei betiko monotoniatik atera eta ikasi beharrekoa beste era batean irakasteko. Azken hauek, Power Pointari bezelako ordenagailuko programei loturik daude, klase osoaren aurrean horrelako arbelean bitartez erakutsiak izaten baitira.

No hay comentarios:

Publicar un comentario