Irakasleak bere lana burutzeko gaitasun batzuk izan behar ditu, horretarako
lanbide hezkuntza bat jaso behar du eta hezkuntza horren barruan IKTek eskaintzen
dizkion laguntzez jabetzen da. Honakoak dira laguntza horiek:
- Irakaslearen jarduerarako lagungarriak diren materialak sortzeko ematen dituzten aukerak.
- Gainerako profesionalekin harremanetan jartzeko, lineako ikastaroak egiteko eta norbere diziplinari buruzko topikoez jabetzeko laguntza.
- Testu baten prozesaketarako oinarrizko eragiketak egiteko laguntza.
- Zenbakizko datuez oinarrizko eragiketak egiteko laguntza.
- Multimedia edukiez oinarrizko eragiketak egiteko laguntza.
- Interneteko zerbitzuak trebetasunez erabiltzeko laguntza.
- Oinarrizko hardware-baliabideak erabiltzeko eta gailu berrietarako jarrera irekia izateko laguntza.
No hay comentarios:
Publicar un comentario