viernes, 13 de enero de 2012

ZE TRESNA TEKNOLOGIKOEK LAGUNDU EGITEN GAITUZTE LANKIDETZA MODUAN IKASTEKO?


Denbora aurrera pasa ahala baliabide teknologiko gehiago daude gure gizartean. Blogean aipatutako zerbitzu eta tresna hauek oso baliagarriak izan daitezke, baina neurri batean.
Ikasle moduan, tresna teknologikoen saturazioa sentitu dezakegu, ordu asko pasatzen ditugulako ordenagailuaren aurrean. Sarritan ez dira batere ondo erabiltzen tresna hauek eta horrela kalte egiten diote alde batetik ikasleari, beste batetik, irakasleari, eta ikasle-ikasle nahiz ikasle-irakasleen arteko komunikazioari. Esaterako, kurtso hauetan zehar ikusi dugunez, irakasle batzuek “power point”-eko diapositibak irakurtzen zituzten klaseak emateko, ahozko komunikazioari garrantzia gutxiago emanez, beraz, ikasle batzuk zailtasunak zituzten azalpenak jarraitzeko eta arreta mantentzeko. Klase guztietara joan arren, moodle-en agertzen ziren egin behar ziren gauza guztiak.
Tresna mota egokia, kantitate egokian eta modu egokian erabiliz, tresna teknologikoak oso baliagarriak izan daitezke. Irakasleari lana errazten dio, eta ikasleari asko lagundu. Komunikazioa eta lana erraztu dezake tresna hauen erabilpen egokiak, baina tresnak dira soilik, lanerako tresnak. Informazioa lortzeko, informazioa biltzeko, informazioa pasatzeko, komunikatzeko balio dute. Irakaskuntza-ikaskuntza prozesuan lagungarri diren tresnak dira.
        Gaur egungo gizartea, informazioaren gizartea da eta honek, irakaslearen funtzioa aldatu du. Irakaslea ez da lehen bezala, lehen informazio iturri bakarra zen, liburuez gain, gaur egun, internetek egiten duen tresnen eskaintza zabala hor dago. Irakaslearen lana, teknologia berri hauen erabilpena sustatzea izango da. Horretarako irakasleak ere ikasi egin behar du: alde batetik, teknologiaren mundu zabalean murgildu beharko da eta bere erabilpenerako prestatu; beste aldetik, IKT-en erabilpenen hausnarketa egin beharko du.

Lan modularreko iragarkia

ESKOLA ETA IKTAK: ONDORIOEN IDAZKETA


Gaur egungo hezkuntzan gero eta tresna teknologiko gehiago erabiltzen dira: ordenagailuak, bideoak, telebistak, arbela digitalak, portatilak, web orrialdeak, etab.  
Gizarte informatiko honetan bizi garenez, eskolak ere mundu berri honetara egokitu dira. Irakasleek beraien klaseak prestatzeko laguntza tresna bezala erabiliko dituzte ordenagailua, proiektorea eta arbel digitala adibidez. Haurrak gauza hauek guztiak erabiltzen ikasi behar dute, horregatik, irakasleak tresna horien funtzionamendua azaltzen jakin behar dute. Ikasleek tresna horien funtzionamendua ikasteko modu egokiena, trenen erabilpena dela uste dugu. Adibidez lan desberdinen aurkezpenak egiterako garaian, arbela digitalak erabiltzea komenigarria izango lirateke.
            Praktiketan egon gara, eta konturatu gara errealitatea ez dela teoria bezala. Gela asko daude arbela digitala gabe, gehienetan gela bat dago informatikako gela dena, eta bertan gauza guztiak daude. Maila bakoitzaren gelatan ordenagailu bat aurkitu dezakegu, bi gehienez. Eta arbela digitala 5. eta 6.mailako klaseetan soilik. Gainera ikasleak ezin dira joan ordenagailu gelara nahi dutenean, bakarrik irakasleak esaten duenean.

LEHENENGO GAIAREN LABURPENA