viernes, 16 de diciembre de 2011
jueves, 15 de diciembre de 2011
INFORMAZIOAREN BILAKETA
- Multialfabetizazioa
- Tratamiento de la informacion
- Nuevas vias de comunicacion
- Nativo digital vs. inmigrante digital
- Actitudes del profesor ante las tics: tecnofilia vs. tecnofobia
- El profesor y el alumno tecnologicamente competente segun la escuela 2.0
LANBIDE ARLOKO GARAPENA
Irakasleak bere lana burutzeko gaitasun batzuk izan behar ditu, horretarako
lanbide hezkuntza bat jaso behar du eta hezkuntza horren barruan IKTek eskaintzen
dizkion laguntzez jabetzen da. Honakoak dira laguntza horiek:
- Irakaslearen jarduerarako lagungarriak diren materialak sortzeko ematen dituzten aukerak.
- Gainerako profesionalekin harremanetan jartzeko, lineako ikastaroak egiteko eta norbere diziplinari buruzko topikoez jabetzeko laguntza.
- Testu baten prozesaketarako oinarrizko eragiketak egiteko laguntza.
- Zenbakizko datuez oinarrizko eragiketak egiteko laguntza.
- Multimedia edukiez oinarrizko eragiketak egiteko laguntza.
- Interneteko zerbitzuak trebetasunez erabiltzeko laguntza.
- Oinarrizko hardware-baliabideak erabiltzeko eta gailu berrietarako jarrera irekia izateko laguntza.
ZER DA LANKIDETZA?
Helburu berarekin pertsona bat baino gehiagoko talde bat
elkarlanean aritzean lankidetza sortzen da.
Pertsonen artean lana banatu egiten da eta koordinazio bat
eramaten da bereien artean azkenean lan bat lortu arte. Lana egiterakoan komnunikazioa
egoon behar da lankideen artean adostasunera iristeko.
TEKNOLOGIA BERRIEKIKO HARREMAN EZBERDINAK
- Natibo digitala: Jaiotzatik teknologiaz inguratuta egon den pertsona da.
- Inmnigrante digitalak: Adin jakin bat duenean teknologi mundura barneratze.
- Teknofilia: Teknologiarekiko afizioa duen pertsona.
- Teknofobia: Teknologia berriei beldurra dien pertsona.
sábado, 3 de diciembre de 2011
ZER LORTU NAHI DU ESKOLA 2.0?
Programa honen helburua hay da: egungo gazteei etorkizun hoberena eskaintzea.
Horretarako, Hezkuntza Ministerioak 2009an lau urteko plan hau martxan jarri zuen. Hauek dira plan horren ezaugarriak:
Horretarako, Hezkuntza Ministerioak 2009an lau urteko plan hau martxan jarri zuen. Hauek dira plan horren ezaugarriak:
- Dotazioa: 5º- 6º L.H. eta 1º-2º D.B.H.ko umeei ordenagailu portatilak eskaintzea.
- Formakuntza: irakasleriari zuzendutako kurtsoak eskaintzea.
- Baliabideak esta edukiak: Eskoleei ordenagailu gelak, arbel digital elkarreragileak eta beste baliabide teknologikoak ematea.
viernes, 2 de diciembre de 2011
jueves, 1 de diciembre de 2011
IRAKASLE KONPETENTE IZATEKO BEHARRETAN SAKONTZEN
Multialfabetizazioa testu idatziak irakurri eta aztertzeaz gain beste
nolako ezagutza batzuk jasotzean datza, haien artean, ordenagailuekin modu
egokian jardutean, posta elektronikoaren bitartez dokumentu desberdinak
bidaltzean ... Ikus-entzunezko alfabetizazioan, alfabetizazio teknologikoan eta
informazioaren alfabetizazioan oinarritzen da alegia.
Natibo digitala: teknologia digitalaren garaian jaiotakoan da.
Immigrante digitala: teknologia digitalaren garaian jaio ez den pertsona
izango litzateke.
Teknofilia: teknologia berriekiko zaletasuna da.
Teknofobia: teknologia berriei uko egitean datza.
MULTIALFABETIZAZIOA
Ikusentzunezko teknologiaren berri edukiaz eta teknologia horren erabilpen egokia eginez, informazioa eraldatzeko gai izatea.
Guk, multialfabetizazioa hiru ataletan banatzen dugu:
- Ikusentzunezko Alfabetizazioa: Ikusentzunezko materialak erabiltzea gaur egungo ezagutzaren gizartearen oinarri bat da.
- Alfabetizazio Teknologikoa: Aurrerapen teknologikoak egunerokotasunean integratzean datza. Eskolarteko lankidetzan eta emozioak lantzerakoan adibidez.
- Informazioaren alfabetizazioa: Jasotzen dugun informazio guztia era egokian erabiltzeko eraldatu behar dugu eta horretarako gure esku dauden aplikazio informatikoak (beste tresna batzuen artean) menperatu behar ditugu.
PRESTAKUNTZA BEHARREKO ZERRENDA
Hau da prestakuntza beharren zerrenda
- Konpetentzia digitalak.
- Informazioa nola bilatu ikastea.
- Informazioa eta teknologia bilaketarako beharrezko diren gaitasun instrumentalak jasotzea.
- Komunikazio eta informazioarekiko jarreren, baloreen eta praktika sozial eta etikoen garapena.
- Ofimatika.
- Multialfabetismoa.
- Informazioa moldatzen jakitea.
- IKTak estatu nazionalaren zerbitzura dauden instituzioak dira, helburutzat, hiritarrak bertako ezagutzak bereganatzea duelarik.
- Kontuan hartu behar da instituzio hauek gizarte industrialerako sortuak direla.
- Arbela digitalaren erabilera.
- Web 2.0.
- IKTak eta emozioak.
- IKTak eta jakintza arloak.
Marco estrategico de Euskadi ante la Sociedad de la Informacion
EUROPA
|
ESPAINIA
|
EAE
|
(1994) Bangemann
|
(2000) Plan
info XXI
|
(1999)
Iniciatiba 2000tres
|
(1996) Europa a la vanguardia de la sociedad de
la informacion
|
(2003)
Comision Soto
|
(2000-2004)
Plan premia I
|
(1999) Estrategia Lisboa
|
(2004)
esducacion.es
|
(2004-tik
aurrera) Plan premia II
|
(2000) e Europe
|
(2005) Avanz@
|
(2002)
``Plan Euskadi en la sociedad de la informacion´´ ``PESI´´
|
(2000) eLearning eContenidos
|
(2006) LOE
|
(2007)
Dekretu 175/2007
|
(2005) Iniciatiba 2010
|
(2009) Avanz@
2
|
(2010)
Modelo de madurez tecnológica del centro educativo
|
Escuela 2.0
|
(2009) Premia
III
|
|
Escuela 2.0
|
||
(2000-tik
aurrera) Garatu plana
|
sábado, 22 de octubre de 2011
jueves, 20 de octubre de 2011
EGILE TRESNAK
Egile tresnak ikasketa-inguru dinamiko bat sortzeko lan multimedia eta konstruktibista bideratzen duen aplikazioa da. Bere funtzionalitateen artean aipagarriena jarduera eta aplikazio txikiak sortzearen aukera da. Egile tresnek modulu ezberdinez hornitzen gaituzte, beraien bitartez jarduerak antolatu, osagai ezberdinak elkarri lotu eta landu nahi ditugun helburu, ezaguera eta trebetasunak egokitzeko aukerak izango ditugu.
Ardora,web orrialdeetan ariketa ezberdinak (gurutzegramak, hizki-sopak, erlojuak, panel grafikoak...) modu erraz batean sortzea ahalbidetzen du. Hizkuntza anitzetan aurki daiteke aplikazio hau. Jarduera asko aurki daitezke bertan
Cuadernia 2.0, hezkuntzara bideratutako multimedia materialak sortzeko eta zabaltzeko erabiltzen da. Ezagutza informatikoak ez dituzten irakasleak erabiltzeko aukera dutelarik.
Hot potatoes, hezkuntzan erabiltzeko ariketa desberdinak (hitzak lotu, gurutzegramak, bikoteak osatu)sortzeko sistema da. Ariketa hauek, ondoren, web gune konkretu batzuk erabiliz ikasleek burutu ditzakete.
JClic, hezkuntza ariketa ezberdinak sortzeko(buruhausteak, erlazio ariketak, hitz gurutzatuak) aplikazio informatiko ezberdinez osaturiko programa da.
jueves, 13 de octubre de 2011
VIDEOJOKUA DIDAKTIKOA
CIFRAS oso material interesgarria iruditu zaigu lehen hezkuntzan lehen eta bigarren zikloretan matematikako material osagarri bezela erabiltzeko ariketa anitz dituelako. Gainera, jokoa oso bisuala da eta ariketak egiteko garaian animazio eta soinua, bigarren hau ez oso landua, erabiltzen ditu. Horretaz gain, ariketak istorio ezberdinen bidez kohesionaturik daude, hauek haurren eguneroko testuinguruan kokatzen ditu ere. ziklo ezberdinetan aritzeko ariketa ugari dituenez beharrezko da irakasleak klasea eman aurretik landuko diren ariketak modu egokian hautatzea. Horretarako maisuari zuzenduko txoko bat badago, bertan ariketen unitate didaktikoa eta informazio osagarri ugari daude maisu orientatzeko. Komunitatera zuzendutako txokoa ere aurkitu ditzakegu, honetan jokoaren informazio eta hezkuntza arloko link gomendagarriak aurkezten digute.
viernes, 30 de septiembre de 2011
jueves, 29 de septiembre de 2011
Ze tresna teknologikoek lagundu egiten gaituzte lankidetza moduan ikasteko?
Lankidetzan pertsonen multzo bat beraien artean lan egiten dute helburu bat lortzeko. Bertan hainbat rol banatzen dira, funtzio ezberdinetarako.lankidetza emateko komunikazioa eta koordinaketa beharrezkoa dira.
Hau sustatzeko eta ahalbidetzeko hainbat tresnen erabilera oso aproposa da.
· Posta elektronikoa
· Blog-a
· Sare sozialak
· Ofimatika (Powe point)
· Telefonoak
· Artxiboak konpartitzeko zerbitzuak(Docs …)
· Ordenagailua ( portatilak eta mahaikoa)
· Sare lokala eta wifi
· Internet
· Projektorea eta PDI
· Chat-a
· Video konferentzia(skype)
· Eztabaidai guneak
· Webcam
· Testu inguru birtualak
· Argazkia kamara
· Argazkia gorde eta tratatzeko zerbitzuak(picassa)
· Egutegiak konpartitzeko zerbitzuak
· Web 2.0
viernes, 23 de septiembre de 2011
Zein formakuntza teknologiko behar du gaur egungo irakasle batek?
Hasiera batean pentsatzen genuen, teknologiak erabiltzen jakitearekin nahikoa zela, baina konturatu gara hau ez dela horrela. Irakasleak, teknologia erabiltzeaz gain, bere ikasleei erabilera arduratsua helarazi behar die ere.
Teknologiak ezagutzea eta erabiltzea ez da nahikoa gaur egungo irakasle batentzat. Izan ere, teknologia tresna bat da eta tresna guztiak bezala erabilpen egokia eta arduratsua behar da, bestela, erabilpen desegokia aurki ditzakegu, hala nola, bulling-a, .Hikikomori...
Horrexegatik irakaslea formakuntza zabala eduki behar du, konpetentzia ugari lortuz. Irakasleak formatzerakoan teknologien erabilpen arduratsua eta egokia ikasi behar du eta ikasleei erabilpen hori irakasten gai izan ere
Beste aldetik, teknologien erabilpena irakasterakoan ezin dugu modu mekanikoan irakatsi, tresna bat denez, tresnaren funtzioa irakatsi behar dugu eta horrela ikasleak arazo ezberdinen aurrean tresnaren erabilpen ezberdinak izateko gai izango da.
jueves, 22 de septiembre de 2011
Ze tresna teknologiko erabiltzen dira gaur egun
-Ordenagailua – Portatila
-Mugikorra – Smartphones – 3G
-Telebista
-Sare sozialak – Twiter – Tuenti – Facebook
-Bideojokoak
-E-readers – E-books
-Bideoa
-Internet
·ZERTARAKO ERABILTZEN DIRA TRESNA HAUEK
-Aisialdirako
-Lanbiderako
-Formakuntzarako
-Administrazioarekin komunikatzeko
Gizarte teknologikoaren ezaugarriak
-Informazio iturri ugari daude gure gizartean
-Gizaki kualifikatua eta ezagutzari garrantzia ematen diona
-Eguneroko bizitzan teknologien erabilpenaren beharra daukagu
-Gizarte globalizatu baten bizi gara gaur egun, mundu guztian gertatzen denaren berri izan dezakezu oso errez
·GIZARTE TEKNOLOGIKOAREN ABANTAILAK
-Informazio zehatzago bat lortzeko erraztasuna dago.
-Multikulturalitatea sortzen da, kultura ezberdinen kontaktua handiagoa da.
-Ezagutza lortzeko erreztasuna.
·GIZARTE TEKNOLOGIKOAREN DESABANTAILAK
-Uniformismo kulturala.
-Aurrez-aurreko komunikazioaren galera.
Zer dira IKT-ak eta zertarako balio dute eskola testuinguruak?
Beste pertsonen informazioa eta guk daukaguna elkar trukatzeko erabiltzen ditugun hardware, software eta zerbitzuak osatzen dute IKT-eak.
Informazio ugari jasotzen dute, eta hau antolatzeko IKT-eak oso erabilgarriak dira. Eta beste aldetik ikasleak beraiek egin dituzten lanak besteekin konpartitzeko.
Baita ere ikastetxeen barne antolakuntzarako ere erabiltzen dira.
miércoles, 21 de septiembre de 2011
Lehen Hezkuntzako irakasle bezela, ze formakuntza teknologiko behar dut?
Gure ustez, irakaslearen formakuntza teknologikoa garrantzitsua da. Irakasleak formakuntza teknologiko gutxieneko bat izan behar du. Eta gure iritziz, minimo horretan sartzen da ordenagailuei buruzko jakituria bat izatea eta ordenagailuen programen (Word, Power Point, Excel,...) erabilera egokia ere. Baina hori bakarrik ez da nahikoa, irakasleak ere jakin behar du bere ezagutzak ikasleei helarazten.
Azken hau ez da gauza erraza, baina bai oso garrantzitsua, txikitatik oinarri teknologiko batzuk hartzea oso garrantzitsua baita. Gerora gauza askotan lagungarria izango delako.
Ordenagaiulez gain, klasean arbel elektronikoak erabiltzen dira eta hauek interesgarriak direla iruditzen zaizkigu ikasleei betiko monotoniatik atera eta ikasi beharrekoa beste era batean irakasteko. Azken hauek, Power Pointari bezelako ordenagailuko programei loturik daude, klase osoaren aurrean horrelako arbelean bitartez erakutsiak izaten baitira.
Azken hau ez da gauza erraza, baina bai oso garrantzitsua, txikitatik oinarri teknologiko batzuk hartzea oso garrantzitsua baita. Gerora gauza askotan lagungarria izango delako.
Ordenagaiulez gain, klasean arbel elektronikoak erabiltzen dira eta hauek interesgarriak direla iruditzen zaizkigu ikasleei betiko monotoniatik atera eta ikasi beharrekoa beste era batean irakasteko. Azken hauek, Power Pointari bezelako ordenagailuko programei loturik daude, klase osoaren aurrean horrelako arbelean bitartez erakutsiak izaten baitira.
Aurre ezagutzak analizatu
• Zer nolako garrantzia dute IKTak egungo gizartean?
Handia. Gure iritziz teknologia ez duenak eta erabiltzen ez dakienak atzean geratzen baita, gaur egun beharrezkoa baita irakaskuntzan eta baita bizitzan orokorrean ere aurrera jarraitzeko. Edozein lekutan zaudela teknologia dago eta ondorioz, nahitaezkoa da.
• Zeintzuk dira konpetente den irakasle baten oinarriak? Banaiz?
Oinarri minimo batzuk maneiatzen ditugu, esate baterako, egunerokotasunean erabiltzen ditugunak. Hala nola, Office programak(Word, Power Point, Excel), korreoak, blogak,...
Handia. Gure iritziz teknologia ez duenak eta erabiltzen ez dakienak atzean geratzen baita, gaur egun beharrezkoa baita irakaskuntzan eta baita bizitzan orokorrean ere aurrera jarraitzeko. Edozein lekutan zaudela teknologia dago eta ondorioz, nahitaezkoa da.
• Zeintzuk dira konpetente den irakasle baten oinarriak? Banaiz?
Oinarri minimo batzuk maneiatzen ditugu, esate baterako, egunerokotasunean erabiltzen ditugunak. Hala nola, Office programak(Word, Power Point, Excel), korreoak, blogak,...
Suscribirse a:
Entradas (Atom)